Video
Audio
Jose Luis Cabouli doktorearen «Kreditu kosmikoa». Erdarazko hitzaldia euskaraz azpititulatuta.
4 views • 4 months ago

Jose Luis Cabouli doktorearen «Kreditu kosmikoa». Erdarazko hitzaldia euskaraz azpititulatuta.


«Bizitza jaio aurretik» Jose Luis Cabouli doktoreak 2020ko abuztuaren 29an, larunbata, Solerasko Areto Balioanitzean (Las Garrigues, Katalunia) emandako hitzaldiaren pasartea.


Jardunaldi honetan Cabouli doktoreak idatzitako izenburu bereko liburua aurkezten du eta terapia regresiboa egiten ari diren pazienteekin izandako elkarrizketetan oinarritzen da, bertan esperientziak berbizitzen dituztelarik, bai aurreko bizitzetan bizitakoak, bai bizitzen artean dagoen aldian izandakoak, bai beraien sorkundean, baita amaren sabelean egondako haurdunaldian edo jaiotzeko unean. Bere helburua iraganeko beldurrak edo traumak sendatzea da, edo ikastea gelditzen zitzaien bizitzako ikasgaiak bere gain hartzea.


Pasarte honetan, Cabouli doktoreak kontzeptu bat aurkezten die bertaratutakoei, «Kreditu kosmikoa»-ri erlatiboa «karmarekiko» edo «zorrekin» partekatzen dena, baina kontrako polaritatea izango lukeen egoera batean. Arima indibidualaren oreka kualitatiboari esker, bere aldetik aukeratzeko gaitasun jakin bat zehaztu daiteke. Berak etorkizunean birargitaratzerako baldintza batzuk aukeratzeko gaitasuna izatea adibidez.


Barkamena eskatzen dugu ekitaldia ospatu ahal izateko ezarritako arauak direla eta, parte-hartzaile ezberdinen arteko bereizketa fisikoa ezarri behar izan delako eta musuko ezerosoa jartzera behartuta egoteagatik, haurdun dauden emakumeentzat are deserosoagoa izanik beren osasunaz kezkatuta egon daitezkeelako. Jardunaldiak onartua izan behar zuen, ospatu arteko unera iritxi arte ez genekielarik ziur ekitaldia egingo zen ala ez eta hurrengo egunetan beste bat egin ahal izateko aukera berririk egongo ote zen ala ez Kataluniako Mendebaldeko Lurretan.


Josep Pamies nekazari ekologikoari eta bere emazteari eskerrak ematen dizkiogu, batez ere Balaguer-etik etorri izana ekitaldi hontan parte hartzeko eta barkamena bihotzez eskatzen diogu osasunaren defendatzaile denari bi arrazoiengatik: etorri bezain laster musukoa jartzea eskatu izanagatik, eta baita ere, ekitaldi osoari buruz egindako bideoan, bera ikusle bezala azaltzen denean, ez delako azaltzen musukoa jartzea behartua izanagatik kexatzen.


Badakigu zientzian eta medikuntzan adituak badaudela kontrol neurri horien beharra zalantzan jartzen dutenak argudio ez hutsalekin. Bestalde, premiazkoa da Iraganeko Bizitzaren Terapia (TVP) eta Jabetze Espiritualaren Terapia (SPT) modu publikoan eta aurrez-aurre ezagutaraztera ematea, egon daitekeen giza sufrimenduaren lagin metatu kopuru izugarria kontuan hartzen badugu, Gizadiaren historian zehar egon diren arima bai haragitu eta bai desharagitu guztien artean behar hau ezagutu dadin eskatzen duena, luzapen gehiagorik gabe, populazio osoaren artean.


Jatorrizko bideoa: Manuel Marsan. Azpitituluekin elkarlana: Xavier Climent. Azpitituluen muntaia: Brauli Tamarit. Antolatzailea: Elaia Emakumeen Kultur Elkartea. Lankidetza: Solerasko Udala.


«Brighteon» argitaletxearen profila: En cos i anima. Hitzaldiak euskaraz. «Brighteon»n argitaratu zen eguna: 2024ko abuztuaren 3a, larunbata. Bideoaren iraupena: 3 minutu eta 33 segundo. Hizkuntza: gaztelaniazko ahotsa euskarazko azpitituluekin.


Jatorrizko bideo iturria:


https://www.youtube.com/watch?v=WDqrLCJN9D4


Itzulpena: Iraide López de Gereñu.


Gorputzez eta arimaz.

Iraganeko bizitzen Terapia (IBT) bidezko berraragitzea.


https://animaweb.cat/eu/

Keywords
FREE email alerts of the most important BANNED videos in the world
Get FREE email alerts of the most important BANNED videos in the world that are usually blacklisted by YouTube, Facebook, Google, Twitter and Vimeo. Watch documentaries the techno-fascists don't want you to know even exist. Join the free Brighteon email newsletter. Unsubscribe at any time. 100% privacy protected.
Your privacy is protected. Subscription confirmation required.